XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Portugesek asentamentu hau deuseztatu zuten eta gatazka horien pasarteen kontakizuna Jose Antxietak De Gestis Mendi de Saa poema epikoan adierazten du.

Frantzesen asentamentua deuseztatu ondoren, haiek sakabanatu egin ziren. Batzuk baso barrura sartuz indiar tamoioekin harremanak hasi zituzten, indiarrak zirikatu zituzten portugesen aurka matxina zitezen. Honela Santos, Itanhaémy eta S. Paulo aldeiak eta S. Vicente kapitania maiztasun handiz sitiatuak izaten ziren.

Gatazka horiei amaiera emateko, M. Nobregak, J. Antxietak eta Antonio Luisek tamoioekin pakea sinatu zuten. Iperui lurraldea (gaur egun Ubatuba bezala ezagutzen dena) bost hilabetez tamoioen tribuak bahitua, Antxieta egon zen bake ituna sinatu zen arteraino. Tamoioekin izan zituen pasadizuak De Beato Virgine Dei Matre Maria deituriko poeman azaldu zituen Jose Antxietak. Poema hori latinez idatzi zuten.

Brasilen pakea sendotzen zihoan, alde batetik tamoioekin egindako ituna ondo zihoan eta bestetik frantsesen presentzia ezerezean gelditu zen. Egoera horretan oinarrituz jesuitek Brasil probintzia erlijiosoa antolatzeari ekin zioten. Horretarako esan behar da gerora Rio de Janeiro izango zenaren lehen urratsak finkatu zirela. Garai horretarako M. Nóbrega oso zahartua zegoen eta aldaketa eskatu zuen.

Antxieta probintziala

1576 urtean Jesusen Konpainiako Everardo Mercuriano generalak, aita Jose Antxieta Brasilgo probintzial izendatzen zuen kredentziala sinatu zuen.

1577ko apirilaren 8an aita Jose Antxieta, Brasilgo probintzial izendatu zuten.